erregulazio

iz. Erregulatzeko ekintza eta horren ondorioa. • plantilla-erregulazio. Industri birmoldaketan langile-kopurua murriztea.
BIOL. Erregulazioa mekanismo nerbioso edo ekintza hormonalen bidez burutzen da.
Erregulazio nerbiosoa nerbio-zentroen bidez egiten da; hauek erregulatzen dituzten funtzioei buruzko informazioa jasotzen dute eta oreka mantentzeko edo berrezartzeko beharrezko den erantzun elektrikoa igortzen dute periferiara.
Erregulazio hormonala guruin endokrinoen bidez lortzen da; hipofisiak gainerako guruinak erregulatzen dituen produktuak jariatzen ditu; substantzia hauen eraginpean guruin bakoitzak jariatzen duen produktuaren sekrezioa gehitu egiten da, produkzio horrek berak hipofisiaren jarduera jaitsiaraziz. Hipofisiak igortzen duen estimulua txikiagotzen bada, guruinek beren sekrezioa gutxitzen dute eta oreka berrezartzen da. Hipofisiak odolaren bidez eta nerbioen bitartez jasotzen ditu aginduak.
Erregulazio nagusiak organismoen ezaugarri fisikoei (tenperatura, pH, presio osmotikoa, odoleko presio onkotikoa, etab.ei) zein kimikoei dagozkie, eta hauek konstante mantentzea bide metabolikoen orekaren bitartez lortzen da, hala nola, gluzidoen metabolismoa (glukorregulazioa), kaltzioarena (kaltzemia), etab. Organo, funtzio eta bide metaboliko oro erregulaziopean daude.




Atzera