errima

iz. Bi bertso-lerro edo gehiagoren amaieraren artean gertatzen den hots-berdintasuna.
Euskal herri-poesian, hoskidetasuna sortzen duten elementuen kopuru eta moten arabera, errimaren aberastasun-mailaz mintzatzen da (adib., atzizki berberaz osatutako hitzak erabiltzea errima pobretzat jotzen da, bi silabatan erabateko hoskidetasuna era dezakeen arren). Azken garaiotan aldatzen ari den joera bada ere, errima ez da oso eskema zurrun eta hertsien arabera eratu izan. Gaztelaniaz, berriz, errima asonantea (azken bokal azentudunetik aurrera bokal berberak dituena) eta kontsonantea (azken bokal azentudunetik aurrera hots guztiak berdinak dituena) bereizi ohi dira. Frantsesez, errima emea (amaieran -e duena) eta arra (amaieran -erik gabea) bereizten dira.




Atzera