errosazeo

iz. eta izond. BOT. Dikotiledoneoen klaseko zenbait landarez esaten da. Eite aldakorrekoak dira, eta kaliza eta korola ongi bereiztuta duten simetria erradialeko lore pentameroak dituzte gehienetan. Fruituak mota askotakoak dira. Bere baitan arrosak, marrubiak, sagarrondoak eta garrantzi handiko beste hainbat landare hartzen dituen Rosaceae familia osatzen dute.



Atzera