errumaniera

iz. Hizkuntza erromanikoa, nagusiki Errumanian eta Moldavian mintzatzen dena.
Errumaniera I. mendetik aurrera Dazian hitz egin zen latinaren ondorengoa da eta egun 22 milioi hiztun inguru ditu. Banaketa desberdinak egin izan badira ere, bi dialekto nagusi bereizten dira: Bukarest-ekoa eta Iasi-koa. Dialekto horien barruan hizkera ugari bereizten dira, eta gainera, aldaeren arteko elkar ulertzea zaila gertatzen da. Errumanierak, hizkuntza erromanikoetatik isolatua egon zelako eta eslaviar hizkuntzen eta hungarieraren hurbiltasunaren eraginez, bilakaera berezia izan du. Bere fonetika eta gramatika ez dira beste hizkuntza erromanikoenak bezalakoak eta, lexiko-mailan, greko zaharraren, albanieraren eta serbokroazieraren mailegu batzuez gain, beste hizkuntza erromanikoetan galdutako latinaren hiztegi ugari gorde du.




Atzera