estali (ad.)

du ad. 1. Zerbait edo norbait zerbaiten bidez ageritik edo bistatik kendu. Beren gorputzak piku-hostoz estali zituzten. 2. Zerbaiten eraginetik, bereziki euri, etab.etatik babestu. Euritik aterkiz estali. Frontoi estalia. 3. Inoren hutsa edo egite makurra gorde; norbaiten salaketa eragotzi. Batzuen okerkeria guztiak nork estali. 4. Abere arra emearen gainean ernaltzeko jarri. Behia estaltzera eraman. 5. Gainazal batean beste gainazal bat edo geruza bat zabaldu. Pieza pintura-geruza batez estali. 6. Zerua hodeiz bete. • -Z ESTALI. -z bete, josi. Plaza jendez estalia zegoen.



Atzera