josi

du ad. 1. Jostorratza eta hariaz oihala edo beste antzeko material baten bi zati elkarri lotu. Frantziskoren jantzi mehe urratuari josi zizkioten barruko aldetik adabaki lodi batzuk. Josteko makina. 2. (hed.) Zenbait elementuren arteko erlazioen arabera nolabaiteko segida osatu. Zein da olerki horiek elkarrekin josten dituen haria? Barojaren hizkera arrunta, nolanahi josia, ez da beharbada dirudien bezain erraz jaioa. 3. Liburu, koaderno eta antzekoen orrialdeak elkarri atxiki eta azalak jarriz koadernatu. Liburu bat josi. 4. Metalezko pieza baten bidez bi objektu finko elkartu. Paretetan josiak dauden harriak. Iltzez josi. 5. Ugari izan, beteta egon (-z kasu-atzizkiaz). Ukabilkadaz josi zuten. Zorrez josia. Arrainez josia. 6. MED. Ebaki baten bi aldeak hari bereziz lotu.



Atzera