flexio
iz. 1. Gorputz-adar edo -zati bat tolesteko ekintza; gaur egun bereziki, kirol-ariketa moduan egiten dena. 2. FIS. Gorputz baten zeharkako ebakiduraren ardatz nagusietako batekiko paraleloa den indarra; indar horrek eragindako deformazioa. 3. HIZKL. Aditz, izen, etab.en erroak hizki edo desinentziaz hornitzean datzan prozedura morfologikoa; hitz baten forma flexiboen multzoa. Desinentziek kasuak, numeroa, pertsona, generoa, etab. adieraz ditzakete. Izen eta izenordeen flexioa deklinabidea da; aditzena, berriz, aditz-jokoa. • flexio-momentu. FIS. Flexio baten eraginpean dagoen solido baten zeharkako ebakiduraren gain eta ebakidura horren alde batera ari diren indar guztien momentuen batura algebraikoa.
Atzera