forjatu

du ad. TEKNOL. Metal eta aleazioak konpresio-esfortzu bortitzen bidez deformatu eta moldeatu. Esfortzu hauek batzuetan kolpeka ezartzen dira eta beste batzuetan modu jarraian. Forjatu nahi den pieza aldez aurretik berotu egiten da (beroko forjaketa), materialaren birkristalizazio-tenperaturaz goitik eta urtze-puntuaz azpitik. Beste kasu batzuetan, pieza hotzean forjatzen da, bukaerako dimentsio zehatzak eta gainazalaren kalitate ona lortzearren.



Atzera