girondino

iz. eta izond. HIST. Iraultza Frantsesean sortutako talde politiko bateko kidea; delako taldeari dagokiona.
Girondinoen buruzagiak Brissot, Condorcet-eko markesa eta Girondako hainbat diputatu izan ziren; azken hauengandik datorkio izena taldeari. Voltaireren jarraitzaileak ziren eta burgesia ilustratuak aurrera egitea nahi zuten. Herri xehearen eskabideen aurka jarri ziren eta jabetza eta askatasun ekonomiko burgesen alde jokatu zuten. 1792an jakobinoek, Parisko Komunaren laguntzaz, gobernua hartu eta Konbentzio Nazionala ezarri eta girondinoak Konbentziotik baztertu zituzten. Jakobinoek 1793ko udaberriko porrot militarrak leporatu zizkieten eta taldeko 41 lagun kondenatu eta gillotinatu zituzten; beste askok (Roland, Pétion) ihes egin behar izan zuten. Girondinoek ez zuten berriro gobernuan parte hartu 1795era arte.




Atzera