hedatu (ad.)
1. du ad. Bildurik dagoena zabal, bere hedadura handieneko eran, jarri. Arropa eguzkitara hedatu. Belak hedatu. 2. da/du ad. Halako hedadura izan; hedadura handiagoa hartu edo eman. Euskal Herria hegoaldean Ebroraino hedatzen da. Erromako inperioa ekialderaino hedatu zuen. 3. du ad. Zerbait, berri bat bereziki, jendearen belarritara helarazi. Bere aita hil zutelako berria hedatzeko. 4. da ad. Ekintza batean luzatu. Ez zaitez gehiegi heda azalpenetan. 5. da ad. (Ipar.) Heldu. Biharamunean Dabid hedatu zen Nobeko hirira. 6. (Ipar.) du ad. Azaldu, xehetasunak eman. Heda iezadazu erran didazun hori. 7. da ad. FIS. Gas baten bolumena handitu, espantsioa gertatu. 8. da ad. FIS. Uhinak ingurune batean zehar higitu.
Atzera