hestegorri

iz. ANAT. Faringearen eta urdailaren arteko digestio-hodiaren zatia edo kideko beste edozein atal.
Hestegorria digestio-hodiaren lehen zatia da; faringean hasi eta urdailaren hasieran dagoen kardia irekigunean amaitzen dena. 25 cm-ko luzera eta 2-3 cm-ko zabalera duen tutua da. Paretak 3 mm ingurukoak dira eta hiru geruza mehez osaturik daude. Hestegorriaren funtzio nagusia ahotik irentsitako janaria higidura peristaltikoaren bitartez urdailerantz bultzatzea da.




Atzera