inprimaketa

iz. Inprimatzeko ekintza eta horren ondorioa.
Arte grafikoak hiru prozesu nagusi biltzen ditu: testuen konposizioa, prozesu fotomekanikoa eta inprimaketa.
Testuen konposizioa egiteko metodoari fotokonposizioa esaten zaio eta baliabide fotografiko eta informatikoetan oinarritzen da; horrela tipo metalikoen erabilera baztertzea ahalbidetzen du. Prozesu fotomekanikoan teknika fotografikoak erabiltzen dira inprimatu beharreko testu eta ilustrazioen klitxe edo plantxak lortzeko, eta horretarako fotograbatua, sakongrabatua, fotolitografia, etab., sistema ezberdinak daude. Inprimaketa-prozesuan berriz, hiru dira prozedura nagusiak: tipografia, sakongrabatua eta offseta. Tipografia asko garatu da Gutenberg-en garaitik hona, funtsean erliebean landutako moldeen bitartez burutzen baldin bada ere. XIX. mendearen bukaeran sakongrabatua eta XX. mende hasieran offset sistema berriak asmatu ziren. Sakongrabatuan plantxa ildokatuak erabiltzen dira, offset prozedura aldiz planografikoa da, tintaz bustitako plantxan dagoena kautxuzko zilindro batera pasatzen da eta hemendik paperera. Denbora gutxi behar izan dute bi sistema hauek zabaltzen, inprimaketaren kalitatea hobetzen, testu eta irudien muntaketarako aukera anitz ahalbidetzen eta inprimaketaren prozesua izugarri bizkortzen baitute.




Atzera