irabazi (ad.)

du ad. 1. Norbaitekiko edo zerbaitekiko lehian edo borrokan abantaila lortu, nagusi gertatu; lehiaketa, txapelketa batean saria eskuratu, garaile gertatu (zerbaitetan irabazten denean, galtzailea nori kasuan doa). Cannesko urrezko palmondoa irabazi duen filma. Beti irabazten dio pilotan. 2. Nork bere lanaren edo jardueraren ondorioz, diruzko sari bat eskuratu. Diru asko irabazi du aurten. 3. Behar bezalako portaera izanez eta merezimenduak eginez helburua erdietsi. Zerua irabazi. 4. Norbaiten gogo edo atxikimendua bereganatu edo lortu. Hain ona da non guztion bihotzak irabazi baititu. 5. Onura edo abantaila lortu. Berriketan denbora emanez ez dugu ezer irabazten. 6. Konkistatu. Irabazten zituzten herriei beren hizkuntzan harrarazten zieten.



Atzera