irudi (iz.)
iz. 1. Objektu batek ikusmenari aurkezten dion forma. 2. Pantaila, lente, ispilu, etab.etan sortzen den objektu baten erreprodukzioa. 3. Arte grafiko edo plastiko edota argazkilaritza bidez norbaitez edo zerbaitez eginiko adierazpide grafikoa. 4. Liburu, etab.etan testuaren argigarri edo apaingarri ezartzen den marrazkietako bakoitza. 5. Gauza edo ideia bat gogorazten edo iradokitzen duen zera. Gurutzea Jesusen irudia da. 6. Itxura. Lehoi-irudia hartuz. 7. Dantzan, patinajean, aire-akrobazian, etab.etan, nolabaiteko unitatea osatzen duten mugimenduen segida. 8. FIS. Objektu batek igortzen edo isladatzen dituen argi-izpiak optika-sistema batetik igaro ondoren biltzen diren puntuen multzoa. 9. LIT. Ik. figura. 10. MAT. Aplikazio batean abiaburu-multzoko elementu bati lotzen zaizkion elementuetako bakoitza. • alegiazko irudi. FIS. Objektuaren puntuetatik datozen izpiak sistema optikotik igaro ondoren dibergenteak izaki haien luzapenak elkartzen diren alegiazko puntuez osatua dena. || irudi erreal. FIS. Objektuaren puntuetatik datozen izpiak sistema optikotik igaro ondoren elkartzen diren puntu errealez osatua dena. || irudi geometriko. MAT. Plano edo espazioko zati bat mugatzen duena. || irudi-multzo. MAT. Korrespondentzia batean, A multzoan gutxienez aurreirudi bat duten B-ko elementuen multzoa. • -EN IRUDIRA. -en antzera. || IRUDIZ. Itxuren arabera, itxuraz.
Atzera