ispilu
iz. 1. Argia isladatzen eta objektuen irudia itzultzen duen gainazala (antzina metalezko gainazal leunduak ziren; gaur egun, alde bat metalezko (zilar, eztainu, etab.ezko) geruza mehe batez estalia duen beirazko xafla); gainazal hori eta bere armazoiak osatutako objektua. 2. Eredua, jarraibidea. Zintzoen ispilu argia. 3. Zenbait intsekturen gorputzeko azal leun eta distiratsua. 4. Zenbait aberek, bereziki zaldiek, kopetaren erdian izaten duten orban zuria. • atzerako ispilu. AUTOM. Ibilgailuaren barnealdean nahiz kanpoaldean ezarritakoa, gidariari atzean duena edo datorkiona ikustea ahalbidetzen diona. || ispilu sakon. Izpi guztiak puntu batera biltzen dituena, irudiak handitzen dituena.
Atzera