komunztadura

iz. HIZKL. Esaldi berean loturik dauden bi hitzen artean gertatzen den kideko morfemen arteko adostasuna. • denbora-komunztadura. Perpaus txertatu baten aditzaren denbora perpaus nagusiko aditzarenaren arabera jartzea.
Gure inguruko hainbat hizkuntzatan generoari, numeroari eta kasuari dagokion lotura gertatzen da izen-sintagmako izenaren, adjektiboaren eta artikuluaren artean (adibidez, izena singularrean agertzen bada, adjektiboak ere singularrean egon beharko du). Horretaz aparte, subjektu eta aditzaren artean ere gisa bereko komunztadura gertatzen da. Euskarazko izen-sintagman ez da horrelakorik gertatzen; alde batetik, euskaraz ez dagoelako genero gramatikalik eta, bestetik, kasu-markak eta numeroaren morfema behin bakarrik eransten zaizkiolako sintagma osoari. Euskal aditzak, ordea, perpausean ager daitezkeen hiru sintagmekin (nor, nori eta nork sintagmekin) gordetzen du komunztadura eta aditzari hiru sintagma horiei dagozkien morfemak erantsiz gauzatzen da lotura hori. Izen-sintagmaren eta adjektibo-sintagmaren artean ere numero-konmunztadura gertatzen da (gizona ona da, baina gizonak onak dira).




Atzera