legatu
iz. 1. HIST. Antzinako Erroman, ordezkaritza diplomatikoa (enbaxadore), administratiboa (probintziako gobernadorearen laguntzaile) edo militarra zuen pertsona; Inperioaren garaian (I-III. m.), legio baten buruzagitza zuen ofiziala. 2. Agintea duen norbaitek gai jakin bat aztertzeko bidaltzen duen ordezkaria. 3. ZUZ. Testamentu edo kodizilo baten bidez egiten den azken borondateko xedapena; honen bidez, oinordekorik izendatzen ez duen arren, pertsona bati edo gehiagori ondare-eskubideak ematen dizkio. • legatu apostoliko. ERL. Aita santuak bere ordezkari gisa eginkizun garrantzizkoren bat betetzera (kontzilioren edo kongresuren batean buru izatera, etab.) eta huraxe betetzen duen aldirako, bere eskumenaz horniturik bidaltzen duena.
Atzera