materialismo

iz. 1. FIL. Substantzia espiritualaren existentzia ukatu eta materia beste gairik ez dagoela baieztatzen duen doktrina metafisikoa. 2. Ondasun eta atsegin materialen bila dabilenaren jokaera. Materialismoaren gaitzak joa dagoen gizarte honetan. • materialismo dialektiko. Marxismoaren filosofi doktrina, materialismo zientifikoaren eta Hegel-en filosofia dialektikoaren ikuspegiak bateratzen dituena. || materialismo historiko. Historiaren teoria marxista, ekonomia gizartearen historiaren funtsezko eragilea dela dioena. Gizarteko klase-borroka eta produkzio-bideen garapen eta kontrola dira historiaren indar eragile horren elementu erabakigarriak.



Atzera