metaliko

izond. 1. Metalari dagokiona; metalez osatua. 2. Metal-itxura duena; gogortasuna, soinua, distira eta bestelako propietateak dituelako, metala gogorarazten duena. • lotura metaliko. KIM. Metal edo aleazio solidoetako atomoen arteko lotura-mota, balentzi elektroiak ionizaturik dauden atomoen artean deslekuturik daudenekoa. Lotura-indarra ioi positibo finkoen eta elektroi askeen arteko elkarrekintza da. Hein jakin batean, elektroiak higi egin daitezke sarean barrena, eta higikortasun hauxe da metalen eroankortasun elektrikoaren eta efektu termoionikoaren funtsa.



Atzera