mongoliar

1. adj. eta iz. Mongoliako herritarra; Mongoliari dagokiona. 2. adj. Hizkuntza altaikoen adarra, Mongolian, Txinan eta Errusian mintzatzen diren hizkuntzez osatua.
Mongoliar hizkuntzak bi talde nagusitan banatuta daude: mendebaldekoak edo oirat hizkuntzak (oirat eta kalmukera nagusiki) eta ekialdekoak (mongoliera eta buriatera nagusiki). Hauetarik kalmukera, buriatera eta mongoliera hizkuntza idatziak dira. Mongoliar hizkuntzek bokal luze eta laburrak dituzte eta bokal-harmonia ere bai. Eranskariak dira eta ez dute preposiziorik, postposizioak baino ez.




Atzera