permitibitate

iz. ELEKTR. • permitibitate absolutu. Ingurune jakin batean azalera-unitateko desplazaturiko karga elektrikoaren (desplazamendu elektrikoaren) eta desplazamendu hori eragiten duen eremuaren intentsitatearen arteko zatidura. || permitibitate erlatibo. Eremu elektriko baten eraginpean, ingurune batek (material dielektriko batek eskuarki) energia elektriko potentziala metatzeko duen gaitasunaren neurria adierazten duen erlazioa; ingurunearen permitibitate absolutuaren eta hutsaren permitibitate absolutuaren arteko zatidura da; konstante dielektriko ere esaten zaio.



Atzera