piper

iz. BOT. 1. Solanazeoen familiako landare belarkara eta urterokoa, lore zuriak eta baia-motako fruitu hutsak ematen dituena. Bere fruitua ustiatzearren landatzen da (Capsicum annuum). Espezie honek barietate asko ditu, minak eta gozoak, hala nola pipermorroa, piper gorria, piper berdea, piperrautsetarako piperra, muturdun piperra, pikillo-piperra, piper txorizeroa edo lukainka-piperra, etab. 2. Delako landarearen fruitua, piperrautsa egiteko eta, gordinik zein beste modu askotara prestatuta, jateko erabiltzen dena. • pikillo-piper. Sukaldaritzan aintzakotzat gehien hartzen den piper-barietatea. 1986an Nafarroako Gobernuak Lodosako Pikillo-piperra jatorrizko izendapena onartu zuen Lodosa, Mendabia, Sartaguda eta Karkarreko pikillo-piperra babestu eta sustatzeko. || piper muturdun. Ik. pipermorro.



Atzera