rol

iz. 1. Pertsona batek, giza talde batean, antzerki- edo zine-lan batean, jarduera batean, etab.etan betetzen duen eginkizun edo funtzioa. 2. SOZIOL. Bere estatus sozial edo talde baten barnean duen funtzioaren arabera, pertsona baten jokamoldea definitzen duen arau eta normen multzoa. 3. ZUZ. Itsasontzien identifikazio-dokumentua, tripulatzaileen zerrenda, beraien kontratuak, ontziaren jabearen eta konpainiaren izena, itsas probintzia, ontziaren ezaugarriak eta beste zenbait datu adierazten dituena. • rol-joko. Hizkuntz irakaskuntzan erabiltzen den antzerki-jarduera. Ikasleek egoera bati dagozkion funtzioak bereganatzen dituzte eta egoera horretan gerta litekeenaren arabera jokatzen dute.



Atzera