sestra

iz. 1. Lerro edo plano horizontal baten altuera-maila. 2. Kale edo bide baten luzetarako profil-lerroak plano horizontalarekiko duen inklinazioa. 3. (B) Ate-orpoa. • sestra-aldaketa. Maldaren sestra edo balioa aldatzen den puntua. || sestra-kurba. Topografian, altitude berdina duten lurzoruko puntu guztien leku geometrikoa adierazten duen lerro kurbatua. • SESTRAN. Plano horizontalarekiko edo beste gauza batekiko altuera-maila berean. Harginak dioenez bi pareta hauek sestran jarri behar dira.



Atzera