shock
(ing.ezko hitza) iz. 1. Ustekabeko konmozio bortitza, ondorio orokorrak dituzten asaldurak sortarazten dituena. 2. MED. Jatorri desberdina (istripua, erauzketa, etab.) izan dezakeen zirkulazio-gutxiegitasun akutu eta larriak sortutako sindrome klinikoa. Azkar tratatu behar izaten da, heriotza saihestu nahi bada. • shock anafilaktiko. MED. Gorputzean proteina arrotzak agertzearen ondoriozkoa. || shock-tratamendu. PSIKIAT. Egoera psikotiko sakonetarako (malenkonia, katatonia, etab.) tratamendua, perturbazio organiko bortitzaren (intsulinoterapia, elektroshocka, etab.) bidez lortua.
Atzera