slalom
(norv.zko hitza) iz. KIR. 1. Eski alpinoan, hainbat koloretako hagaz markatutako ateak alde egokitik zeharkatuz burutzen den proba. 2. Beste hainbat kiroletan (eski nautikoan, piraguismoan, etab.etan) ateak zeharkatuz egiten den antzeko proba.
Eski alpinoko slalom-a Arnold Lunn britainiarrak asmatu zuen 1920ko hamarkadaren hasieran. Hiru slalom-modalitate daude. Slalom berezian 50-60 ate eta 140-200 m-ko desnibela izaten dira. Slalom erraldoian, 40 ate inguru eta 250-500 m-ko desnibela. Slalom superrerraldoian, slalom erraldoi eta jaitsieraren arteko espezialitatea denez, ate gutxi eta desnibel handiak izaten dira (gehienez 500 m emakumezkoentzat eta 650 m gizonezkoentzat).
Atzera