tobera

iz. 1. Euskal musika-tresna. Bi lagunen artean airean edukitzen den metalezko palanka edo hodia da, bi jotzailek, bakoitzak metalezko bina hagatxo dituela, kolpatuz jotzen dena. Eztei aurretik mutil-taldeak senargaiaren etxe aurrean koplak kantatuz jotzen zen. 2. (B) Kalapatxa. 3. (Ipar.) Tobera-mustra. 4. AERON. Erreakziozko motore baten atzealdean den kono-formako atala, motoretik irteten diren gasek beren bolumena handitu eta hegazkina bultzatzeko behar den energia zinetikoa lortzeko funtzioa duena. 5. TEKNOL. Metalurgiako labeetan aire beroa edo oxigenoa sartzen diren tutua. Tutu honek pareta bikoitza du eta bertatik hozteko ura iragaten da. • tobera-mustra. (Ipar.) Xaribari paradak.



Atzera