tradizionalismo
iz. 1. Tradizioan oinarritutako ideien multzoa; tradizioekiko lotura izatea. 2. FIL. Frantzian XIX. m.an sortutako korronte filosofikoa, entziklopedisten ideien aurka erreakzionatu zuena. Bere ustez, gizabanakoak berez ezin du egia aurkitu edo ezagutu, horretarako tradizioa behar du, jainkozko errebelazioarekin sortu eta historian zehar garatu den tradizioa hain zuzen. 3. POL. Monarkian eta konfesionalismo katolikoan oinarritutako erregimen politikoa aldarrikatzen duen doktrina. Karlismoaren barruan Lehen Mundu-Gerra zela eta gertatutako zatiketaren ondoriozko adarretako bati (Vázquez de Mellak sortutakoari) emandako izena da, eta askotan oro har karlismoaren baliokidetzat erabili izan da.
Atzera