ziniko

iz. eta izond. 1. FIL. Grezian K.a. IV. m.an sortutako filosofi eskola bateko kidea; delako eskolari dagokiona. 2. Ohiko moralaren aurkako iritziak lotsarik edo begirunerik gabe adierazten dituena.
FIL. Antistenes, Sokratesen ikaslea, izan zen zinikoen eskolaren sortzailea, Atenasko Zinosargos ("zakur arina") izeneko plazan K.a. 399an akademia ireki zuenean, bere irakatsiak eman eta zabaltzeko. Arau sozialak, printzipio moralak, politika oro eta kultura baztertu, eta naturarekin adostasunean bizitzea aldarrikatu zuten. Ondasun material guztiak alde batera utzi eta norberaren gorputza sakonki ezagutu ondoren haren beharrak kontrolatu nahi izan zituzten. Diogenesek azken muturreraino eraman zituen praktikan zinismoaren printzipio etikoak, zibilizazioari eta konbentzio sozial guztiei uko eginez, naturalismoaren izenean, eta familia utziz, erabateko txirotasunean eta esketik biziz eta lo ere kalean edo eraikin publikoetan eginez.




Atzera