Arriagako kofradia

Arabako lehen antolamendu politikoa; noiz sortu zen zehatz jakiterik ez badago ere, zenbait autorek IX-X. m.an kokatzen du. Alfontso X.a Gaztelakoaren eta kofradiaren artean sinatutako dokumentu batean agertzen da lehenengoz (1258). Noblezia, klero, nekazari eta zenbait emakumek osatzen zuten. Egungo Arabaren erdia hartzen zuen kofradiak, Gasteiz eta Agurain errege-hiriak kanpo, eta Lakuan biltzen ziren. Kofradiaren zeregina judiziala zen batik bat, eta jauna kofradiako batzarrak hautatzen zuen. Kofradia Gaztelako koroaren menpe zegoen, baina hiriak kofradiaren menpe eta ez koroaren menpe. Kofradia eta errege-hirien arteko borrokak handiak izan ziren, merkataritza-arloan kofradeen interesak kontuan hartzen ez zirelako. Hiriak hazi eta indartzen ari ziren neurrian kofradiak indarra galtzen zuela eta, Gaztelako koroaren esku utzi zuten, horrela hiriak koroaren menpe geratuz (1332). Jurisdikzioa entregatzearen truke, beste hiriek ez bezalako eskubideak lortu zituzten.



Atzera