adar

iz. 1. Zenbait animaliak bekoki-aldean dituzten hezurrezko luzakinetako bakoitza. 2. Zenbait animaliaren buru aldeko luzakinak. Barakuiluaren adarrak. 3. Zuhaitzaren enborretik ateratzen diren besoetako bakoitza. 4. Ilbeheran, ilargiaren muturretako bakoitza. 5. Animali adar hustu eta zulatua, musika-tresna gisa erabiltzen dena; sirena, bereziki lantegikoa. 6. Animali adar hustua, ontzi gisa erabiltzen dena. 7. Ibai-adarra. Agauntza ibaia Oriaren adarra da. 8. Zenbait gauza banatzen diren zati edo ataletako bakoitza. Erakundearen bi adarrak. 9. ANAT. Arteria, bena edo nerbio baten albo-azpizatiketa. adar nagusi. Besanga. || adar zupatzaile. Zuhaitzetan, fruta-arboletan bereziki, jaiotzen diren adar bertikal indartsuetako bakoitza, izerdi asko zupatzen dutenak fruitu-ematearen kaltetan. ADARRA JO. Iseka egin, trufatu. || ADARRAK IZAN, IPINI, ERAMAN... Bikotekidea beste batekin sexu-harremanak izanez engainatu.



Atzera