alfa

iz. 1. Alfabeto grekoko lehen letra, euskarazko a-ren baliokidea . 2. Sail batzuetan, lehen tokia adierazten duen ikurra. 3. ASTRON. Edozein konstelaziotako izar distiratsuenaren ikurra. 4. KIM. Konposatu organiko batean bi funtzio elkarren ondokoak direla adierazten duen aurrizkia; funtzio bat dagoen karbonoaren ondoko posizioa. alfa eta omega. (hed.) Hasiera eta bukaera. || alfa izpi. (pl.) FIS. Alfa partikulaz osatutako erradiazioa. || alfa partikula. FIS. Helioaren nukleoa, bi protoi eta bi neutroiz osatua eta desintegrazio erradiaktiboan igortzen dena.



Atzera