arnasa

iz. 1. Biriken jardueraren ondorioz, ahotik edo sudurretik ateratzen edo sartzen den airea. 2. (hed.) Indarra, adorea, bizitasuna. Zuk hain maitea zenuen hizkuntzak / badu oraindik arnasa. 3. (hed.) Haizeaz, bolada ahula. ARNASA BATEAN. Denbora-hedadura guztiz labur batean. || ARNASA BEROTU. Nekatu. Onenari ere berotzen zaio arnasa. || ARNASA BERRITU. Indarberritu. || ARNASA EMAN. (hed.) Adore eman. || ARNASA ESTUTU. Arnasa arnasestu bihurtu. || ARNASA HARTU. (hed.) Atseden hartu. Arnasa hartzeko denborarik gabe. || ARNASA(Z) BETE. Arnasa hartu. Arnasa bete ezinik heldu zen. || AZKEN ARNASA(K) EMAN. Hil. Azken arnasa ere nahi nuke eman nire baserrian.



Atzera