aromatiko

izond. KIM. Bentzenoaren antzeko propietate fisiko eta kimikoak dituzten konposatuez esaten da; zentzu zabalean, eraztun aromatiko bat gutxienez duen edozein konposatu. Hidrokarburo aromatikoa. eraztun aromatiko. Konposatu aromatikoen bereizgarri den egitura. Karbonoz (edo nitrogenoz) osatutako egitura zikliko asegabea da (lotura bikoitz konjokatuak ditu), lotura bikoitzei dagozkien elektroi-pareak deslekututa daudelarik eraztun osoan. Egitura hau zenbait propietateren jatorria da (usaina, adizio-erreakzioekiko egonkortasuna, etab.).



Atzera