ate

iz. 1. Hesi edo horma batean, beraren alde batetik bestera igaro ahal izateko irekidura. 2. Irekidura hori itxi-irekitzen duen estalki edo orria bera. 3. Mendi arteko igarobidea. 4. (hed.) Zerbaitera, norabait edo zerbait iristeko bidea. Oi gure etxe maitea / oroitzapenez betea / zorionaren atea. 5. (zah.) Kanpo, landa (kasu-atzizkiez askotan). Atean uso, etxean otso, hala bizikaria gaizto (esr. zah.). 6. ELEKTRON. Bi sarrera edo gehiagoko zirkuitua, irteera sarreren funtzio logikoa delarik. 7. KIR. Taldekako zenbait kiroletan, baloia, pilota edo pieza sartu behar den espazio mugatua. 8. KIR. Slalom-probetan kirolariak igaro behar duen bi makilaren arteko espazioa. ate birakari. Ardatz baten inguruan eta bi zilindro-azalen barruan biratzen duten bi edo lau orriz osatua. || ate irristagarri. Orri batekoa edo gehiagokoa, gida baten gainean alde batera mugituz itxi-irekitzen dena. ATE JOKA. Atea joz. || ATERIK ADINA MARATILA EDUKI. Zernahitarako erantzuna, irtenbidea izan.



Atzera