bloke

iz. 1. Edozein materiazko zati nahikoa handia, landu gabea edo gutxi landua. 2. Materia gogorrezko paralelepipedo angeluzuzena, bereziki zementuzkoa. 3. Unitatea osatzen duten eraikinen multzoa. 4. INFORM. Datu-unitate logiko moduan tratatzen den erregistro- edo hitz-multzoa, datu-transferentzia bloke indibidualen bidez burutzen dela. Blokeak luzera finkokoak edo tamaina aldakorrekoak izan daitezke. motore-bloke. AUTOM. Ibilgailu baten motoreak, enbrageak eta abiadura-kaxak osatutako multzoa. || operazio-bloke. MED. Ebakuntza kirurgikoak egiteko behar den instalazio-multzoa. || zilindro-bloke. AUTOM. Pieza bakar batean galdatutako motore-zilindroen multzoa.



Atzera