bular

iz. 1. Gizakiaren eta hainbat animaliaren lepotik sabelera hedatzen den gorputz-enborraren zatia; bereziki aurreko aldea. 2. Emakumearen ugatzetako bakoitza. 3. ITSAS. Itsasontzia brankatik mugatzen duen pieza, gilaren aurrealdetik gorantz abiatzen dena. 4. KIR. Igeriketa-estilo bentrala, beso eta zangoei simetrikoki eraginez burutzen dena. Estilo zaharrena dela uste da. bular-anaia, bular-ahizpa... Norbaitekiko, emakume berarengandik bularra hartutako pertsona. || bular-estu. Marranta. || bular-kaiola. ANAT. Bular-ornoez, saihetsezurrez eta bularrezurraz eratuta dagoen eskeletozko toraxa, bihotza eta birikak estaltzen dituena. BULARKA JARRI. Lehiatu. || BULARRA EMAN. Eradoski. || BULARRA HARTU. Edoski. || BULARRA KENDU. Umeari bular-esnea emateari utzi, beste elikagaiez elikatzen has dadin. || BULARRETIK EGON. Tuberkulosia izan.



Atzera