delta

iz. 1. Alfabeto grekoko laugarren letra, euskarazko d-ren baliokidea (). 2. Sail batean askotan, laugarren tokia adierazten duen ikurra. 3. Ibai baten bokalean alubioiek osatzen duten lurrezko mihia. Normalean triangelu-forma izaten du eta itsaso edo aintziran barneratzen da, ibaia adarretan banatuz. Niloren delta. 4. AERON. Triangelu isoszele forma duen hegala. Delta hegala. 5. ASTRON. Edozein konstelaziotako laugarren izarrik distiratsuena. -Cephei. 6. MAT. Laplacetarraren adierazlea (). 7. MAT. Diferentzial partzialaren adierazlea (). delta hegal. KIR. Hegaldi librea egiteko erabiltzen den planeagailua. Armazoi arin batez, ehun sintetikozko bela batez eta uhaleriaz osatuta dago. Uhalerian gidaria kokatzen da.



Atzera