diodo

iz. ELEKTRON. Bi elektrodo (anodo bat eta katodo bat) dituen gailu elektronikoa, korronte elektrikoa norantza bakar batean baino pasatzen uzten ez duena. Korronte alternoa korronte jarrai bihurtzeko erabiltzen da. Gaur egun erdieroalez eginak dira. • diodo argi-igorle (LED). Energia elektrikoa argi edo erradiazio infragorri bihurtzen duen mekanismo arteztaile erdieroalea. LEDak instrumentu digitaletan zenbakiak eta letrak egiteko erabiltzen dira. || Zener diodo. PN junturaz osatutako siliziozko diodoa. Alderantzizko potentzial-diferentzia balio jakin batera iristen den bitartean, artezgailu gisa jokatzen du, handik aurrera eroale bilakatzen baita.



Atzera