potentzial
1. izond. Potentziari dagokiona. 2. iz. Zerbait egiteko eskura dagoen eta erabil daitekeen indarra, boterea, ahalmena. Potentzial militar handia. 3. iz. FIS. Eremu grabitatorio, elektriko, etab.etan, dagokion magnitudearen (masa, karga, etab.en) unitateak eremuan duen posizioagatik duen energia. 4. HIZKL. Ik. ahalera. • funtzio potentzial. MAT. y = xa formako funtzioa (a erreala izanik) || potentzial elektriko. ELEKTR. Eremu elektriko bateko puntu bati buruz, karga elektrikoaren unitatea eremu horren eraginpetik kanpo dagoen erreferentzi puntu batetik (eskuarki infinitutik) delako puntura eramateko behar den lan edo energia. || potentzial kimiko. KIM. Nahaste batean, osagai baten mol-kopurua presio eta tenperatura konstantepean aldatzeak eragiten duen Gibbs-en energia askearen aldaketa. || potentzial-diferentzia. ELEKTR. Eremu edo zirkuitu elektriko baten bi punturen potentzial elektrikoen kendura, hots, karga-unitatea puntu batetik bestera higitzeko lana.
Atzera