etxe

iz. 1. Gizakia bizitzeko prestatzen den edozein eraikin. Zurezko, adreiluzko, harrizko etxea. 2. Etxebizitza. Etxea bigarren pisuan dugu. 3. Erabilera jakin bat duten zenbait eraikinen izena. Kultur etxea. 4. Familia; leinua, dinastia. Etxe oneko alaba. Valoisko etxea. 5. TEKNOL. Hitz-elkarte baten bigarren osagai gisa, pieza edo tresna bati eusteko erabiltzen den elementu edo egitura. Lanpara-etxea. etxe aurrefabrikatu. Aparte eta sailean eginiko pieza aurrefabrikatuak muntatuz eraikitzen dena. || etxe familibakar. Berez familia bakar baten bizitokia den etxe isolatua eta independentea. || etxe orratz. Zeru-harraskaria. || euskal etxe. Atzerrian euskaldunak biltzen diren elkartea. || lanpara-etxe. ELEKTR. Lanpara elektrikoen zorroa hartzen duen entxufe emea. ETXEA GOBERNATU. Etxeko arazoen ardura izan.



Atzera