funtzio

iz. 1. Elementu batek, bera osagai den multzo edo osotasun batean, betetzen duen eginkizuna. 2. Jendaurreko saio edo emankizuna. 3. BIOL. Organo edo organo-multzo batek burututako jarduera- edo eragiketa-multzoa, ondorio edo emaitza baterantz bideratua dagoena. 4. HIZKL. Elementu linguistiko batek egitura batean betetzen duen zeregina (subjektu, objektu, predikatu, etab. bezalakoak funtzio sintaktikoak dira). 5. HIZKL. Esakune edo diskurtso batek duen komunikazio-xedea, hiztunak hizkuntza erabiliz lortu nahi duena (R. Jakobson-en sailkapenean, funtzio erreferentziala, adierazkorra, konatiboa, fatikoa, metalinguistikoa eta poetikoa bereizten dira). 6. INFORM. Adierazpenetan erabil daitekeen balio berezi bat itzultzen duen azpiprograma. 7. KIM. Beren molekuletan atomo-talde berdin bat (funtzio-taldea) duten konposatu-taldearen ezaugarri komunen multzoa (honela, alkoholek -OH taldea dute, azidoek -COOH, etab.). 8. MAT. x eta y multzoen arteko f erlazioa, erlazio hori y = f(x) adierazpenaz azal daitekeenean; hartara x-i balioak emanez y-ren balioak atera daitezke. funtzio konposatu. MAT. Funtzio bat beste funtzio baten aldagaitzat hartuz lortutako funtzioa. Adibidez, f eta g funtzioak emanik f(g) edo g(f) funtzio konposatuak defini daitezke: f = sin u eta g = x2 izanik, f(g) = sin (x2) eta g(f) = sin2 u funtzio konposatuak dira.


FUNTZIO MATEMATIKOAK MARRAZTEKO KALKULAGAILUA


Kalkulagailu honen laguntzaz funtzio matematikoen grafikoak lor ditzakezu. Horretarako, f(x)= x dioen lekuan ipin ezazu nahi duzun funtzioa (adib. x+2) eta ondoren saka ezazu "Marraztu" botoia. Nahi izanez gero, hiru funtzio ikus ditzakezu aldi berean (adib.: f(x)=sin(x); g(x)= sin (x+(pi/2)) eta h(x)= 2sin (x))Ikus funtzioen idazkera



























  
Kalkulagailua





Atzera