giltzadura

iz. 1. ANAT. Hezur edo segmentuen arteko lotunea. Hiru mota daude, finkoa edo sinartrosia, erdimugikorra edo anfiartrosia eta mugikorra edo diartrosia. 2. TEKNOL. Bi zati edo piezaren artean biraketa-higidura egiteko askatasuna uzten duen lotura. Biraketa laua onar dezake, edota espaziokoa (errotularen kasuan bezala). Cardan giltzadura edo giltzadura orokor. TEKNOL. Lerrokatuta ez dauden ardatzen artean higidura transmititzeko giltzadura. Ardatz bakoitza urkila edo uztai bati loturik dago eta uztaien diametroak puntu batean gurutze bidez elkarturik daude.



Atzera