gozo

1. izond. Azukrearen edo eztiaren zaporea duena (mingots edo gaziari kontrajarria). 2. izond. Sentimenei, bereziki dastamenari, atsegin edo gogoko zaiona. Usain, janari gozoa. 3. izond. Atsegina sortzen duena, eztia. Irribarre, amets gozoa. 4. izond. Lurraz edo bestelako materialez mintzatuz, emankorra, lantzeko ona edo maneiatzen erraza dena. Lur gozoa. Zur gozoa. Harri gozoa. 5. adb. Era gozoz, gozotasunez. Gozo-gozo erantzun zion. 6. iz. Gozotasuna; atsegina. Loan ez da gozorik, logale ez denean. 7. iz. Ahogozoa. 8. iz. Gozokia. 9. iz. Ebakitzeko tresna batek duen tenplaketa. Gozo ona du aitzur honek. GOZO(A) EGON, JARRI,... Haserre egon, haserretu.



Atzera