intentsitate

iz. 1. ELEKTR. Eroale baten zeharreko karga elektrikozko fluxua (I); ampere-tan neurtzen da. 2. FIS. Soinu-uhin baten anplitudeari lotuta dagoen ezaugarria, soinuaren ozentasun-mailaren erantzule dena. 3. FIS. Indar-bektore baten modulua. 4. GEOL. Seismo baten indarra, eskala egoki baten bitartez (Richter eskala gehienetan) neurtzen dena. 5. HIZKL. Soinu bat ahoskatzerakoan, glotis azpiko barrunbetan dagoen airea jaulkia izan dadin eginiko indarra. 6. (hed.) Zerbait gertatzen edo egiten den indarra, bizitasuna. argi-intentsitate. FIS. Argi-iturri batek estereorradian bateko angelu solidoan igorritako fluxua.



Atzera