karaktere

iz. 1. Idazteko sistema edo notazio bateko zeinu idatzi edo grabatua. Karaktere zirilikoak, txinatarrak, gotikoak. 2. BIOL. Herentzia-legeen arabera transmiti daitekeen ezaugarria (gene bat edo gehiagoren agerpena da). 3. INFORM. Informazioaren irudikapenean eta ondorengo tratamenduan erabiltzen den edozein zeinu (letra, zifra, puntuazio-zeinu, etab.). 4. INFORM. 6-8 bitez osatutako informazio-kantitatea, ordenadoreko zenbait organok informazio-unitate moduan tratatzen duena. hartutako karaktere. BIOL. Kanpo-faktoreen eraginez sortutakoa eta transmititzen ez dena (adib., eguzki-izpien eraginezko azaleko pigmentazioa). || ihes-karaktere. INFORM. Ondoren datorren karakterearen (edo karaktereen) esanahia aldatzen duen kontrol-karakterea. Kode-aldaketako karaktere ere esaten zaio. || karaktere sexual. BIOL. Indibiduo arrak eta emeak desberdintzen dituen ezaugarri anatomiko eta funtzionaletako bakoitza (sexu bakoitzari dagozkion karaktere sexual primarioak eta karaktere sexual sekundarioak bereizten dira).



Atzera