kimika

iz. 1. Materiaren eraketa atomiko eta molekularra eta bere osagaien arteko elkarrekintzak aztertzen dituen zientzia. 2. Substantzien propietate eta transformazioei buruzko ezagutzen multzoa. Silizioaren kimika. kimika analitiko. Konbinazio batean dauden elementuak identifikatu eta klasifikatzen dituen azterketa. || kimika biologiko. Biokimika. || kimika ez-organiko edo mineral. Karbonoa ez beste elementu guztien konposatuen azterketa (Ik. ez-organiko). || kimika fisiko. Substantzien egitura kimikoaren eta propietate fisikoen arteko erlazioak aztertzen dituen kimikaren adarra. Bestetik, fenomeno kimikoez baino areago, kimikaren arlo desberdinen oinarri diren lege eta printzipioez arduratzen da. Esparru zabal eta zehazten zaila du, eta termodinamika, zinetika, elektrokimika, espektroskopia, kimika kuantikoa, etab. bezalako alorrak hartzen ditu bere baitan. || kimika organiko. Karbonoaren konposatuak, eta zehatzago karbono/karbono lotura dutenak, aztertzen dituen kimikaren atala (Ik. organiko). || koordinazio-kimika. Konposatu konplexuak aztertzen dituen kimikaren atala.



Atzera