koroa

iz. 1. Metalezko eraztun-formako apaingarria, gehienetan bitxiz hornitua, aginte- edo botere-adierazgarri gisa buruan ezartzen dena. Erregearen koroa. 2. Lorez, adarrez edo hostoz egindako eraztun-formako apaingarria, sari edo ohore gisa buruan ezartzen dena. Ereinotz-koroa. 3. Erregetza; errege-erreginen dinastia. Ingeles koroaren mendean. 4. Suedia, Norvegia, Danimarka, Islandia, Eslovakia, Estonia eta Txekiar Errepublikako moneta-unitate nagusia. 5. ANAT. Hortzaren ageriko zati esmaltatua. 6. BIOL. Zirkulu-itxurako organo-zatia edo egitura. 7. GEOL. Glaziarraren zirkua inguratzen duen tontor-multzoa. 8. MED. Hortz-koroa inguratzen duen metalezko edo zeramikazko protesia. 9. TEKNOL. Engranaje-elementua den eraztun-formako pieza, barnealdean hortzak dituena. eguzki-koroa. ASTRON. Kromosferatik at dagoen eguzkiko eskualdea, homogeneoa ez dena eta dentsitate txikikoa. Bere mugak ez dira zehatz ezagutzen.



Atzera