korronte

iz. 1. Puntu batetik bestera higitzen den fluido-masaren fluxua; norantza berean mugitzen den partikula-multzoa. Ur-korrontea. Aire-korrontea. 2. (hed.) Pentsamendu- edo sentimendu-joera, mugimendua. Literatur korrontea. ihes-korronte. ELEKTR. Zirkuitu elektrikoetan, isolamendu-akatsagatik, lurrera edo masara zuzenean doan korrontea. || itsas korronte. Norabide eta abiadura jakin batean higitzen den itsasoko ur-masa. || korronte alterno. ELEKTR. Periodikoki norantzaz eta intentsitatez aldatzen den korronte elektrikoa. || korronte elektriko. ELEKTR. Eroale baten bi punturen artean potentzial-diferentzia dagoenean, bi puntu horien artean sortzen den karga elektrikoaren higidura. || korronte zuzen. ELEKTR. Norantzaz aldatzen ez den korronte elektrikoa. KORRONTEZ KONTRA. 1. Korronte nagusiaren kontrako norantzan. 2. (hed.) Ohizkoa den edo oro har onarturik dagoenaren kontrako eran.
Korronte alternoko zirkuitu sinpleak


Simulazio honek tentsio alternoko iturri batek eta, egiten den aukeraren arabera, erresistentzia batek, kapazitate batek edo haril ideal (erresistentziarik gabeko) batek osatutako zirkuitu sinple bat erakusten du. Gainera badira bertan tentsioa ( U ) eta korrontea ( I ) neurtzen duten neurgailuak..
"Bukatu" botoiak hasierako egoerara itzultzen du zirkuitua. Abiaraz edo geldiaraz dezakezu simulazioa beste bi botoien bidez. "Poliki" aukeratzen baduzu, mugimendua mantsoagoa izango da.
Maiztasuna, tentsio maximoa, erresistentzia, kapazitatea eta induktantzia alda daitezke. "Enter" tekla sakatu ondoren programak korronte maximoaren balioa erakutsiko du.

Zirkuituaren azpian, ezkerraldean, fasore edo bektore birakarien diagrama bat ikusten da. Honi esker tentsioaren eta korrontearen aldiuneko balioak eta bien arteko fase-diferentziak ikus daitezke.
Azpian, eskuinaldean, tentsioaren eta korrontearen denborarekiko aldaketa erakusten duen grafikoa dago.
? Erresistentzia dagoenean zirkuituan korrontea eta tentsioa fasean daude. Honek esan nahi du tentsioa maximoa denean korrontea ere maximoa dela, adibidez.
? Kapazitatea dagoenean, berriz, korrontea tentsioa baino 90 aurrerago doa. Honek esan nahi du tentsioa zero denean korrontea maximo batean dagoela, esate baterako.
? Induktantzia dagoenean korrontea tentsioa baino 90 atzerago doa. Tentsioa maximoa denean korrontea zero da.








Atzera