pinu

iz. BOT. Pinazeoen familiako eta Pinus generoko zuhaitz hosto iraunkor eta sarritan monoikoen izen arrunta. Adar bertizilatu samarrak, orratz-formako hostoak (azikulak) eta pinaziak babesten dituzten kono-formako sasifruituak (pinotxak) dituzte. Erretxinadunak dira eta zenbait espezieren zura oso erabilia da. Aleppo pinu. Azikulak adarren muturretan eta binaka kokatuta daude. Eskualde mediterranearrean berez hazten da, eta lurzoru lehor eta beroetan oso ongi hazten denez, birpopulaketan asko erabili da (P. halepensis). || intsinis pinu. 50 m-raino hazten da eta azikulak hirunaka kokatuta daude. Jatorriz Iparramerikarra da eta birpopulaketan asko erabiltzen da (P. radiata). || itsas pinu. Binaka hazten diren azikulak ditu eta 40 m-raino hazten da. Arrunta da Bizkaiko itsasertzean (P. pinaster). || larizio pinu. 40 m-raino hazten da eta azikulak binaka hazten dira. Mediterraneoa inguratzen duten eskualdeetan hazten da (P. nigra). || mendi-pinu. 25 m-raino haz daiteke, baina normalean askoz ere txikiagoa izaten da. Azikulak txikiak eta sendoak dira eta binaka hazten dira. Pirinioetan, Alpeetan eta Iberiar mendikatean hazten da (P. uncinata). || pinu gorri. 40 m-raino hazten da eta binaka kokatuta dauden azikula berde-urdinxkak ditu. Berezkoa da Euskal Herrian, eta bere hazkuntza egurra ateratzearren bultzatu da (P. sylvestris).



Atzera